Rickenella swartzii
| Rickenella swartzii | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Hymenochaetales |
| Familia | Repetobasidiaceae |
| Generoa | Rickenella |
| Espeziea | Rickenella swartzii Kuyper, 1984 |
| Basionimoa | Agaricus swartzii |
Rickenella swartzii Repetobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Ez du sukaldaritzarako balio. Espezie txikia da, eta gehienetan goroldiotan ikusi gabe uzten dugu, batez ere kolore mateak dituenean.
Sinonimoak: Omphalina setipes, Rickenella setipes.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-unbilikatua, marroixka kolorekoa, ertza argiagoa du eta gardentasunez ildaskatua.
Orriak: Oso dekurrenteak, zabal, zurixkak, orritxo txikiekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Fistulosoa, mehea, luzea, belusduna, marroixka kolorekoa, urdin more koloreko islekin goian eta marroi argikoekin behealdean.
Haragia: Arrexka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[3]
Etimologia: Rickenella terminoa, Adalbert Ricken mikologo alemaniarrari eskainia dago. Swartzii epitetoa, Olof Peter Swartz naturalista, botaniko eta taxonomoari eskainia dago.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekez nahas daitekeen espeziea da, Hygrocybe-ren baten antza izan dezake, baina hauek ez dira inoiz hain txikiak.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, baso eta zelai heze eta goroldiotsuetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Ekuador, Svalbard, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Frantsesez) Rickenella swartzii, MycoDB
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 143 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 148 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Rickenella swartzii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.