Ripartites metrodii
Ripartites metrodii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Ripartites |
Espeziea | Ripartites metrodii Huijsman, 1960 |
Ripartites metrodii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio eta susmagarria da, toxikoa izan daiteke.
Sinonimoa: Ripartites tricholoma var. helemorphus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Txikia. 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik deprimitura, feltroduna, zuri-krema kolorekoa, erdian horixka; zahartzean sarritan pitzatua. Gaztetan ertza ile tentez estalia.
Orriak: Dekurrenteak eta kapelatik bereiz daitezkeenak, hurraren kolore argikoa, ondoren kafesne kolorekoa isla arrosekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,25 eta 0,45 cm bitarteko lodierakoa. Zurixka eta goialdean pruinaduna, arre-arrosa kolorekoa behealdean.
Haragia: Mehea, zurixka, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Ripartites generoa, Jean Baptiste Marie Joseph Solange Ripart-iri (1814-1878) eskainia dago. Metrodii epitetoa, M. Métrod mikologo frantsesaren omenez du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazkoa da, toxikotasuna izan dezake.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan, kapelaren ertzean dituen ile tenteengatik identifika daiteke. Zahartzean, erraz nahas daiteke Clitocybe generoko espezie zuriekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Espezie ezohikoa. Koniferoen azpian ateratzen da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Alpeak, Eslovenia, Austria, Alemania, Belgika, Luxenburgo, Finlandia, Norvegia, Islandia, Estonia, Letonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 339 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Ripartites metrodii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Ripartites
- Espainiako onddoak
- Frantziako onddoak
- Italiako onddoak
- Alpeetako onddoak
- Esloveniako onddoak
- Norvegiako onddoak
- Austriako onddoak
- Alemaniako onddoak
- Belgikako onddoak
- Luxenburgoko onddoak
- Finlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Estoniako onddoak
- Letoniako onddoak