Ripartites tricholoma
| Ripartites tricholoma | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Ordena | Tricholomatales |
| Familia | Tricholomataceae |
| Generoa | Ripartites |
| Espeziea | Ripartites tricholoma P.Karst., 1879 |
| Basionimoa | Agaricus tricholoma |
Ripartites tricholoma Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna da, saihestu beharrekoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; zuritik buztin zurbil kolorera doana; hasieran ganbila, gero erdian hondoratua. Gainazala glabroa du, ertzean izan ezik, hor ile tentez estalia egoten da, batez ere ale gazteetan.
Orriak: Zurixka zurbil kolorekoak, ondoren buztin-zikin kolorekoak; ez oso estu, meheak; hasieran Itsatsiak, gero pixka bat dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, betea, bihurgunetsua edo inkurbatua; orriak baino kolore ilunagoa du, zahartzean arrexka kolorekoa bihurtzen da.
Haragia: Zurixka, mehea, zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Tricholoma epitetoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar. Iledun kapela duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ale gazteak ederki bereizten dira kapelako Ile tenteengatik, baina zahartzean, desagertu egiten dira, eta Clitocybe zuri baten antza hartzen dute.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailean eta urrian, koniferoen azpian. Urria.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Txile, Groenlandia, Islandia, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukaso, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Tanzania.[5]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 172 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 329 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Ripartites tricholoma: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1879. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Ripartites
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Txileko onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Tanzaniako onddoak