Gibelberde orrikrema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula aeruginea» orritik birbideratua)


Gibelberde orrikrema
P1050521 Russula aeruginea.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula aeruginea
Fr., 1863
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelberde orrikrema (Russula aeruginea) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Gordinik pikantea, prestatu egin behar da.

Kolore gris-berdexkako Russula bat da, beste Russula berde batzuena baino tamaina txikiagokoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 (11) cm arteko diametrokoa, haragitsua, lehenik oso ganbila, gero, laua eta hondoratua. Azala bereizgarria, distiratsua, likatsu samarra, berde-eski kolore oso arinetik berde-brontze eta gris-altzairu kolorera, batez ere gris-berdexka, erdigune ilunagoarekin, baina batzuetan erabat okre-zurbila eta diskoa berde-belar kolorez zikindua, askotan herdoil koloreko orban txikiak izaten dituzte. Ertza mehea, biribildua, erregularra, pixka bat ildaskatua eta gainerakoa baino zurbilagoa.

Orriak: Oso estu, urkilatuak, itsatsiak edo libreak, hauskorrak, krema-zurixka kolorekoak eta ondoren okre-antzekoz zikinduak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Betea, zilindrikoa, oinarrian mehetua, sendoa, zurixka, oinarrian arre-horixkaz zikintzen da.

Haragia: Lodia, irmoa, zurixka, grisa bihurtzeko joerarekin. Zapore pikante samarra jaso berritan, geroago ia gozoa. Sulfato ferrosoarekin kolore hori-laranja arina hartzen du; ordubetera arrosa-haragi kolorera pasatzen da.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Aeruginea epitetoa ere latinetik dator “aerugo-aeruginis” hitzetik, gardinga esan nahi du. Koloreagatik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordinik pikantea izateagatik baztertu egin behar da. Autore batzuentzat erdipurdiko jangarria da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula heterophylla perretxikoarekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, urkietan eta koniferetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea eta Kanariar uharteak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 489 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 419 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 126 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]