Russula amarissima
Russula amarissima | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula amarissima Romagn. & E.-J. Gilbert, 1943
|
Basionimoa | Russula amarissima |
Russula amarissima Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan ezina da, bere zapore desatsegin eta mingotsagatik.
Sinonimoak: Russula lepida var. amara.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 12 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, matea, kapelaren azalaren kolore gorri bizi eder batekin.
Orriak: Itsatsiak, lamelula gabe, lehenik zuriak eta gero krema kolorekoak.
Hanka: Motza, 3 cm artekoa, betea, gogorra, klabiformea, zuria, batzuetan arrosa koloreak erakutsiz.
Haragia: Gogorra eta trinkoa, zuria, zapore oso mingotsekoa, zapore proba egin ondoren ahoan geratzen dena.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula lepida delakoak antzeko kolorea du, baina haragia ez du mingotsa, beraz jangarria da (nahiz eta erdipurdikoa).[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hainbat basoetan, batez ere hostozabaletan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa (batez ere Pirinioak, Frantzia osoa eta alpeak), Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. Catalogo micológico.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Russula amarissima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.