Russula amoenicolor
Russula amoenicolor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula amoenicolor Romagn., 1962 |
Banaketa mapa | |
Russula amoenicolor Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko modukoa dela uste da, baina kalitate eskasekoa.
Sinonimoak: Russula mariae.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, globo itxura samarrekotik zabaldura. Ertz irregularra, kamutsa, zeharrargitsua, zertxobait ildaskatua. Azala matea, kapelaren erdiraino bereiz daitekeena, pixka bat belusduna, erdian pruinarekin. Kolore anitza: gorri-purpura-morea, berdexkaz edo marroiz koloregabetu daiteke.
Orriak: Libreak edo adnatuak, zabal, orrien artean zainekin, koipetsu samarrak, zuri-krema kolorekoak distira okre kolorekoekin, ertzetan moreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, trinkotik harro zimurtsura, leizetsua, okertzeko joerarekin, oinarrian mehetua, zuria tonu horixkekin edo gorrixka-moreekin.
Haragia: Lodia, zuria (kapelan arrosa). Usain fungiko sendoa eta iraunkorra (intsentsu usaina), zapore meleka. Espora jalkina krema ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik dator, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula amoena delakoarekin nahas daiteke, baina hau txikixeagoa da (2-8) eta tonu berdexka gutxiago ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Mediterraneoko giroan. Koniferoen baso mistoetan (pinazi-pinuan) eta hostozabaletan (haritza, artea).[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) AVT. (1986). Asociacion Vallisoletana de Micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..