Russula cessans
Russula cessans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula cessans A.Pearson, 1950 |
Russula cessans Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumitu izan da, baina aldez aurretik orri pikanteak kendu egin behar dira, gainerakoa jan daiteke, gozoa baita.
Sinonimoak: Russula laricina, Russula ruberrima.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Zapala, 8 cm arteko diametrokoa, hezetasunarekin azal likatsua, kolore granatea edo arre iluna erdian eta arrosa argia ertzean.
Orriak: Adnatuak, orrien arteko zainekin eta anastomosatuak, krema kolorekoak, horixkarako joerarekin, zapore mingotsekoak.
Hanka: Zuria eta hauskorra.
Haragia: Zuria, dentsitate gutxikoa, zapore gozokoa, eztiarena. Erreaktiboak: sulfato ferroso-rekin haragi-arrosa-laranja kolorekoa bihurtzen da. Hori koloreko espora-jalkin berezia.
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan daiteke, baina orriak kendu ondoren.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela arrosa, oin zuria eta krema koloreko orriak dituzten Russula askorekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken euritsuetan. Koniferoen basoen soilguneetan eta ertzetan, iberiar penintsulako ipar hereneko mendi eremuetan. Estali egiten du lurra, ale askorekin. Espezie arrunta.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[2]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Russula cessans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.