Russula persicina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula persicina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula persicina
Krombh., 1845

Russula persicina Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Minegia da sukaldean erabiltzeko.

Sinonimoak: Russula rubicunda, Russula krombholzii var. rubrata.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, sendoa, gutxi hondoratua erdigunean, laster lautua, azala zimur fin-finekin, gero leuna, eta ia distiratsua, zati batean bereiz daiteke, beheko haragia arrosaz koloreztatuta ikusten utziz. Arrosa-gorri distiratsu kolorekoa; berehala koloregabetzen da, eremu handietan krema tonalitateak hartzeraino.

Orriak: Oso zabalak, nahikoa estu, krema-grisaxka kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, nahiko sendoa, zuria, gehienetan arrosaz edo arrosa-morez zikindua.

Haragia: Akre samarra, Russula emetica delakoaren usainarekin, hau da, fruta usainarekin, grisaxka samarreko kolorearekin. Erreakzioak: Guayaco: intentsitate ertainekoa (G); sulfato ferroso: arrosa-laranja zikina; fenol: arrea.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Persicina epitetoa berriz grekotik dator, muxika, esan nahi duen, "persicon melon" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula emetica (urkipean) eta Russula sanguinaria delakoek, antzeko kolorea eta zapore mina dute. Russula lepida, matea da, kolore gorri uniformea du eta gozoa da. Russula luteotacta ukitzean horitu egiten da. Russula aurea delakoaren orriak hori-urre kolorekoak dira. Russula rosea eta Russula aurora, ez dira pikanteak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Hostozabalen azpian, baina koniferoen azpian ere bai.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Errusia, Kaukasia, Iran, Txina.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. style="background:#F99;vertical-align:middle;text-align:center;" class="table-no"|Ez Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 361 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  6. Russula persicina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]