Russula postiana
Russula postiana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula postiana Romell, 1911 |
Russula postiana Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Russula xerampelina var. olivascens, Russula alutacea var. olivascens, Russula multicolor.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ilun samarra, Boletus badius edo Boletus erythropus-en antzekoa, edo baita arre-gorri ilun kolorekoa, kaoba kolorekoa, marroia, sepia kolorekoa, geroago koloreak zurbildu egiten dira gris-oliba antzeko kolorerako joerarekin, kapela osoa hartzen duena.
Orriak: Laster krema garbi kolorekoak.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, betik zuria, baina ukitu txikienarekin arrexka kolorea hartzen du, batzuetan baita arre-beltzaxka ere.
Haragia: Taldekoen usain tipikoarekin (detrimetilamina-rena edo arrainena) eta zapore gozoarekin. Erreakzioak: burdina; berde ilun bizia.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Olivascens epitetoa, oliba antzeko kolorerako joera duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula xerampelina-ren aldaera ugarietako bat da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagoen azpian eta izei gorrien azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Maroko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 339 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Russula postiana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.