Russula velenovskyi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula velenovskyi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula velenovskyi
Banaketa mapa
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Russula velenovskyi Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txikia edo ertaina, 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, gainazal deprimituaren erdian titi baxu batekin, horrek gorri sorten aniztasuna nabarmentzen du, adreilu kolore gehiago erdian, batzuetan kobre kolorekoa edo nahiko laranja kolorekoa erdialdean eta karmin kolore gehiagokoa ertzaren inguruan.

Orriak: Nahiko estuak, erdian okre-krema kolorekoak eta ertzak zurbilagoak, batzuetan arrosaz tindatuak kapelaren ertzerantz.

Hanka: Zilindrikoa, 7 cm luze eta cm 1 lodi, sarritan oinarrian edo alde batetik arrosaz zikinduta.

Haragia: Zuria, usain ahula edo usaingabea eta zapore leunekoa edo ia leunekoa.[2]

Oharra: Cruentata aldaeran, kapela gorri-odol kolorekoa da eta orrien ertzak, berriz, arrosak.

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore leuneko edo ia leuneko hainbat espezie gorri daude.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen azpian, batez ere urkien eta Quercus zuhaitzen azpian, baita lurzoru azidoetako pinuen azpian ere, txilardietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Russula velenovskyi: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]