Scleroderma bovista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scleroderma bovista
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaScleroderma
Espeziea Scleroderma bovista
Fr., 1829

Scleroderma bovista Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoa: Scleroderma fuscum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 8 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa edo tuberiformea (patata-forma). Gaztetan peridio leuna (ezkatarik gabea), gero pitzatu egiten da, 1 mm-ko lodierakoa, esporulazioaren unean agertzen den dehiszentzia apikala, kolore ilunekoa, arre-lur kolorekoa.

Hanka: Ez du edo oso txikia da. Oinarri mizeliar luzanga.

Gleba: Arre ilun kolorekoa edo grisaxka. [2]

Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Bovista epitetoa, "vescia loffa" alemaniar izen natibotik edo dialektal herrikoi alemaniarretik, "buf-fist" hitzetik, helduaroan esporak askatzeko erabiltzen duen eztanda isila aipatuz.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scleroderma cepa delakoa argiagoa eta horiagoa da. Scleroderma areolatum espezieak ageriko ezkatak ditu peridioan. Scleroderma citrinum-ek beix kolorea edo hori-okre kolorea du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Gune garbietan, baina koniferoen edo hostozabalen basoetatik gertu.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Scleroderma bovista: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]