Skeletocutis nivea
Skeletocutis nivea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Skeletocutis |
Espeziea | Skeletocutis nivea Jean Keller, 1979 |
Skeletocutis nivea Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Tyromyces semipileatus, Tyromyces chioneus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Mehea, 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, apur bat inbrikatua edo inkrustantetzailea eta estuki islatzailea; goialdea leuna edo belusatua, arre-orein-okre antzeko kolorekoa, bistre koloreko eremu zirkular antzekoekin.
Poroak: Ñimiñoak, baita ikusi ezinak ere lupa gabe, zuriak, elurra bezalakoak.
Haragia: Nahikoa elastikoa, zurixka. [2]
Etimologia: Skeletocutis terminoa, zimela edo lehorra esan nahi duen, "Skeleto" hitzetik dator eta larruazala esan nahi duen "cutis" hitzetik. Nivea epitetoak berriz zuria esan nahi du. Azalera emankorrak duen koloreagatik..
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero honetako bereizgarrienetako bat da; ala ere, azterketa mikroskopioa behar da erabateko identifikazioa bilatzen bada.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko hilabeteetan ondo sartu arte aurki daiteke. Mota guztietako zuhaitz hostozabalen adar hiletan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Skeletocutis nivea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.