Stereum gausapatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stereum gausapatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaStereaceae
GeneroaStereum
Espeziea Stereum gausapatum
Fr., 1874

Stereum gausapatum Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du haragitik, ez du balio janaria prestatzeko.

Sinonimoak: Auricularia tabacina, Thelephora spadicea, Stereum lacunosum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Batzuetan erresupinatua, beste batzuk kapelatxo inbrikatuak eratzen edo bisera linealak osatuz, 3 eta 10 cm bitarteko luzerakoak eta 1 eta 4 cm bitarteko proiekzioarekin, gris-arre kolorekoa, zerrenda gorrixkekin eta ertz zuriarekin, izurtua, tomentu fin batekin.

Himenioa: Leuna, gaztaina kolore samarrekoa edo okre-horixka. Gaztea eta freskoa denean, gorri-odol kolorekoz zikintzen da ebakietan edo igurtziz.

Haragia: Larrukara, zurixka, mehea, 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierakoa.[2]

Etimologia: Stereum hitza grekotik dator, solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen, "stereós" hitzetik. Bere loditasunagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stereum hirsutum delakoarekin nahas daiteke, baina honi ez zaio zikintzen gorriz himenioa zauritzean edo igurztean. Stereum sanguinolentum espeziearekin ere bai, honek himenio grisaxka du eta hau bai, igurztean gorriz zikintzen da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, hostozabalen zurean, batez ere hildako haritzen adar eta enborretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua, Txina, Japonia, Filipinak, Brasil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 592 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]