Azal hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azal horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaStereaceae
GeneroaStereum
Espeziea Stereum hirsutum
Pers., 1800

Azal horia (Stereum hirsutum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria oso haragi larrukara duelako

Sinonimoak: Stereum ochroleucum, Stereum persoonianum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Batzuetan guztiz erresupinatua, 0,5 eta 1 mm bitarteko lodierako zarakar meheak eratuz, biribilduak edo izurtuak. Beste batzuetan, 1 cm-tik 2 cm-ra bitarteko proiekzioarekin eta 2 cm-tik 6 cm-ra bitarteko luzapena duten kapela irtenak, maskor formakoa, beste ale batzuekin elkartua. Goiko aldeak, kolore horixka, lehoi kolorea, edo grisaxka izaten du, batzuetan tonu berdexkak izaten ditu, alga batzuen eraginagatik. Gainazal honek eremu zirkularrak izaten ditu, eta oso bereizgarriak diren ile tente hirtsutuz estalia dago; hortik datorkio izena. Ertza horixka izaten du.

Himenioa: Himenioa duen aldea leuna da, horia edo hori-laranja kolorekoa, eta zahartzean arrexka edo grisaxka bihurtzen da.

Haragia: Larrukara, elastikoa, mehea, zurixka.[2]

Etimologia: Stereum hitza grekotik dator, solidoa, sendoa, zurruna, esan nahi duen, "stereós" hitzetik. Bere loditasunagatik. Hirsutum epitetoa berriz latinetik dator, hirtsutu esan nahi duen "hirsutus" hitzetik. Bere gainazal iletsuagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stereum insignitum delakoarekin nahas daiteke, baina honen kapelak eremu zirkular biziagoak ditu, marroi-gorrixka kolorekoa, tomentudun samarra, eta ez du Stereum hirsutum espezieak dituen bezalako ile hirtsuturik. Stereum gausapatum delakoarekin ere bai, baina honen himenioa gorriz zikintzen da marruskatzean.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da urte osoan. Zuhaitz mota ororen gainean bizi eta garatzen da, bai hostozabalen gainean, bai koniferoen gainean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan, Ipar Afrika, Arabiar penintsula eta Mendebaldeko Afrika izan ezik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 593 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 629 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 433 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]