Strobilurus esculentus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Strobilurus esculentus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaStrobilurus
Espeziea Strobilurus esculentus
Singer, 1962
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Strobilurus esculentus Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso haragi gutxi du, baina jateko ona da.

Sinonimoak: Collybia esculenta, Marasmius esculentus, Agaricus esculentus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Neurri txikikoa, 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, lautzen doan ganbila, ertz inkurbatua, ildaskatu gabea. Azal leuna edo zertxobait zimurtsua, okre kolorekoa edo gris-arrea.

Orriak: Adnatuak edo dekurrente samarrak, zabal samar, bihurriak, zuriak, zahartzean krema kolorera biratuz.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa (proportzioan luzeagoa), sustrai antzekoarekin, okre kolorekoa, gris-arre koloretik gorrixkara behean eta zurbilagoa goialderantz.

Haragia: Urria, zaila, zurixka. Usain fungiko leuna eta zapore gozoa. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Strobilurus terminoa grekotik dator, ziba, pinaburu, esan nahi duen "stróbilus" hitzetik eta pinaburuen isatsa esan nahi duen, "ourà" hitzetik. Hau da, pinaburuen zurtoinetan hazten dena. Esculentus epitetoa berriz latinetik dator, jangarria, esan nahi duen " esculentus" hitzetik. Jangarria delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona. Neurri txikiak dituenez, biltzeko pazientzia eta denbora asko behar da. Kapelak bakarrik jan behar dira.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Strobilurus tenacellus delakoarekin nahas daiteke, hau pinu-pinaburuen gainean (ez izeietan) hazten da. Strobilurus stephanocystis espeziearekin ere bai, hau marroi-gorrixka da. Baeospora myosura txikiagoa da (1-2). Pinus sylvestris-en gainean hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian bakarrik. Oso arrunta. Taldekoia, talde handitan. Izei-pinaburuen gainean (Picea, abies). Erdi lurperatuta daudenetan, usteltzen ari direnetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Japonia, Papua Ginea Berria, Australia.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 269 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  6. Strobilurus esculentus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]