Stropharia pseudocyanea
Stropharia pseudocyanea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Stropharia |
Espeziea | Stropharia pseudocyanea Morgan, 1908 |
Stroparia pseudocyanea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus pseudocyaneus, Stropharia ochrocyanea
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero lau-ganbila edo zabaldua eta titi apur batekin; hasieran ertza inbolutua, gero zuzena, apendikulatua, soberakin gutxirekin, eta ildaskatu gabea gardentasunagatik, errezelaren hondar gutxirekin ertzean; kapelaren gainazala distiratsua, likatsua edo lubrifikatua eguraldi hezearekin, leuna, hori-berdexka kolorekoa, hori-okrea, orban urdinxkekin, azkenik hori-okre antzeko kolorekoa, berde-urdinxka koloreko tonu arinekin ertzerantz.
Orriak: Estu samarretik zabalera, zabalak, ez oso lodiak, adnatuak edo koska batez dekurrenteak, sabeldunak, lehenik arrosa-gris zurbil kolorekoa, gero purpura-arrosa kolorekoak eta azkenik purpura-marroi kolorekoak; ertz finbriatua eta zurixka.
Hanka: 60 mm inguruko garaierakoa eta 5 mm inguruko lodierakoa, zilindrikoa, flexuosoa, urdin zurbil kolorekoa edo urdin-berdexka zurbila, lihazki zurixka ez oso nabariekin; eraztun iheskor ebaneszente batekin, iheskorra.
Haragia: Lodia, zurixka, urdinxka kortexean, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten ”strofio” hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Pseudocyanea epitetoa grekotik dator, ia esan nahi duen, “pseudo” hitzetik eta kolore urdin-berdexka esan nahi duen “kúavoc” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stropharia aeruginosa delakoarekin nahas daiteke, bereizteko zaila, ezaugarri mikroskopikoak aztertu ezean.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztutik urrira. Saprofitoa, lurzoru aberats eta nitrogenatuetan, landare hondar ugari dagoen lekuetan, baita oso ongarritutako larreetan ere. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info 2023.
- ↑ Stropharia pseudocyanea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.