Trametes ochracea
Trametes ochracea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Trametes |
Espeziea | Trametes ochracea R. L. Gilbertson & L. Ryvarden, 1987
|
Basionimoa | Boletus ochraceus |
Trametes ochracea Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Coriolus zonatus, Trametes zonata, Coriolus hirsutus var. ochraceus, Trametes zonatella, Trametes multicolor.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, erdizirkularrak, inbrikatuak eta hanka gabe, versicolor delakoak baino gutxiago markatutako ileak ditu eta gainazala ez du hain satinatua eta distiratsua. Bai bere erdiko zatia bai ertza versicolor-ean baino lodiagoak dira eta bi kolore motako eremu zirkularrak ditu, marroia eta okre zurbila.
Tutuak: Oso laburrak, zuri-horixkak.
Poroak: Borobilak, txikiak eta kolore berekoak.
Haragia: Larrukara. Espora-jalkina zuria.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. Haragi larrukara du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan. Hostozabalen egur hiletan edo bizietan, burzuntzen eta urkien egurretan batez ere.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 406 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Trametes ochracea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuak: Q10724777
Multimedia: Trametes ochracea / Q10724777