Tricholoma aestuans
Tricholoma aestuans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma aestuans Gillet, 1874 |
Basionimoa | Agaricus aestuans |
Tricholoma aestuans Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jatekoa, zapore mikatzekoa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, nahiko haragitsua, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, ondoren koniko-luzanga, titi zorrotz biribildu eta iraunkorrarekin, gero laua ertz sotilarekin, errekurbatua, eta gero zuzena soberakinekin. Azal zetaduna, pixka bat koipetsua, zuntz erradial ilunagoekin, eta hori bizi, hori-kromo koloreko ezkata fin-fin batzuekin ertzean.
Orriak: Itsatsiak, lamelulekin, kolore hori bizikoak, batzuetan kapelaren eta oinaren kolorekoak, ale zaharrak bakarrik zikintzen dira marroi-arrosa kolorez,
Hanka: 7 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, solidoa, haritsua, luzanga, zilindrikoa; batzuetan albora okertua, kapelaren kolorekoa, ildaskatua, zuntzexka marroiekin oinarrirantz.
Haragia: Solidoa, haritsua oinean, zurixka, horia kapelaren azalaren azpian eta oinaren oinarrirantz marroi argira biratu dezake.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar nahiz eta espezie gutxi batzuen baino ez dituzten iledun kapelak.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraz antzematen da koloreagatik, ia uniformeki horia, hori-berdexka, Tricholoma virgatum gogorarazten duen silueta du, eta ez dago antzeko kolorea duen besterik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztu eta urria bitartean hazten da. Koniferoen basoetan hazten da, batez ere Picea abies basoetan. Urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 152 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas..
- ↑ Tricholoma aestuans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.