Tricholoma stiparophyllum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma stiparophyllum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma stiparophyllum
P.Karst., 1879
Banaketa mapa

Tricholoma stiparophyllum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, zapore mikatza duelako, hesteetako arazoak ere eragin ditzake.

Sinonimoa: Tricholoma lascivum, Tricholoma pseudoalbum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, zurruna, hauskorra, ganbil-laua, titi pixka batekin, lehenengo ertza beherantz biribilduta eta sarritan saihets antzekoekin; zuria gero hori zikin kolorekoa edo hur-zurbil kolorekoa; opakua, lehorra.

Orriak: Estu, zurrunak, erregularki antolatuta eta orritxoekin, gogor helduta, kapelatik bereizgarriak, zurixka-hori kolorekoak, ertza inoiz herdoil kolorez zikindua.

Hanka: 6 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa, zurruna, hauskorra, oinarri mehetuarekin, zuria horixkaz edo arrexkaz lausotua, opakua, flokoso-pikortsua goiko aldean; betea.

Haragia: Zurbila, Tricholoma sulphureum delakoak duen antzeko usain handikoa, zapore mikatza, geroago akre-mina.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore txarra du,[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma album-en antza baino gehiago du Tricholoma sulphurescens-ena, hauek orriak zabalago izaten dituzte eta oina apaindua eta haragiaren horirako joera antzekoa dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Hostozabalen baso hezeetan (haritza, pagoa, urkia); ez da agertzen koniferoen basoetan. Urria.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 257 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Tricholoma stiparophyllum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]