Edukira joan

Tricholoma sudum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma sudum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma sudum
Quél., 1873

Tricholoma sudum Tricholomataceae familiako onddoa da. [1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, hemisferikoa, gero ganbila, azkenik laua titi txiki kamuts batekin eta ertz sotilarekin, errekurbatua gero zuzena baina uhindua. Kapelaren azala partzialki bereizten dena, leuna edo apur bat koipetsua, krema-grisaxka kolorekoa, gris-ketu kolorekoa edo gris-marroia, batzuetan orban ilun batzuk izaten ditu ertz argiago batez inguratuta.

Orriak: Ugari, estu, marjinatuak. lamelula zurixkekin, gero krema kolorekoak, batzuetan marroi-arrosaz zikindua ale zahar edo maneiatuta daudenetan, ertz erregularra.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, argia, betea eta nahiko sendoa, zilindrikoa, oinarrira mehetua, batzuetan errekurbatua, lehorra, goialdean pruinaduna, zurixka, gris argi koloreko fibrila oso finekin.

Haragia: Trinkoa kapelan baina ez ugari, zuria, krema kolorekoa kapelaren azpian, irinaren usainarekin eta zapore apur bat mingotsarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritza baliorik eta badirudi urdail-esteetako nahasteak ere eragin ditzakeela[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma saponaceum delakoak ere kolore berdexka samarra du, ez okre antzekoa, orriak asko zabalago eta berdexka samarrak, usaina askoz nabarmenagoa, baina oso antzekoa eta ez beti bereizten erraza.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ale gutxiko taldeetan hazten da, mendiko izeien (Picea abies) edo Pinus sylvestris-en basoetan, batzuetan Quercus ilex-en basoetan ere bai.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quebec, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 305 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  5. Tricholoma sudum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]