Tricholoma triste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma triste
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma triste
Quél., 1872

Tricholoma triste Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarria. Gisatuetan, arrozetan eta abarretan kontsumi daiteke. Oso zaporetsuak dira.

Marcel Bon-en arabera, Tricholoma triste, Tricholoma terreum eta Tricholoma atrosquamosum-en arteko espezietzat har daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kamutsetik kanpai itxurakora, gero zabaldu egiten da titi batekin. Azal lehorra du, haritsu-ezkatatsua, ezkata iletsuarekin, ikatza bezalako beltzak: zahartzean, banandu egiten dira eta haragi zuria ikusten uzten dute. Ertz zurixka du, lehenbizi inkurbatua, ondoren izurtsua.

Orriak: Zabal samar, orritxoekin nahasita, itsatsiak, sabeldunak. Hasieran zuriak, gero grisak.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko luzerakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, sendoa, zilindrikoa, trinkoa, ondoren fistulosoa, lehorra, luzetara marratua, zuntz txiki beltzaxken bidez, hondo grisaxkaren gainean.

Haragia: Sendoa, zuria edo zertxobait grisaxka, batez ere oinean. Usain atseginekoa, baina ez irinarena, zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Triste epitetoa, bere kolore grisaxkagatik du.

Jangarrirtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma terreum delakoarekin nahas daiteke, baina honen kapelaren kolorea askoz argiagoa da eta oina zurixka du. Marcel Bon-en arabera, Tricholoma triste, Tricholoma terreum eta Tricholoma atrosquamosum-en arteko espezietzat har daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, baso belartsuetan eta goroldiotsuetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Erdialdeko Asia, Maroko.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 202 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 239 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 299 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]