Xylaria longipes
Xylaria longipes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Xylariales |
Familia | Xylariaceae |
Generoa | Xylaria |
Espeziea | Xylaria longipes Nitschke, 1867 |
Xylaria longipes Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Sphaeria polymorpha var. pistillaris, Xylaria polymorpha var. pistillaris, Xylosphaera longipes.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estroma: 2,5 cm, oin zilindrikodun borra soil baten itxurakoa, batzuetan irregularra edo baita pixka bat lobatua goialdean; lirain samarra; bakarrik edo taldeetan. Arre beltzaxka.
Haragia: Zaila, betea, zuria, zarakar mehe beltzaxka batekin, bertatik fruitu-gorputzen puntak (peritozioak), ateratzen dira, eta luparekin pikorrak ikusten dira.[2]
Etimologia: Longipes epitetoa latinetik dator, luzea esan nahi duen “longus” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Bere tamainagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xylaria polymorpha antzekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eroritako astigarren adarretan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika, Europa, Errusia, Hego Korea, India, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Gabon, Uganda, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 569 or. ISBN 84-282-0539-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Xylaria longipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.