Agaricus bernardii
Agaricus bernardii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus bernardii Quél., 1878 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus bernardii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus bernardii Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Gosete garaietan kontsumitu izan da, baina gaur egun zalantzan dago eta zaporea ez du oso atsegina.
Sinonimoak: Psalliota bernardii, Agaricus maleolens, Pratella bernardii, Fungus bernardii, Pratella campestris subsp.* bernardii.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran zurixka, gero okre-argi kolorekoa, haragitsua, laster zapaldua edo pixka bat hondoratua, ezkata lodi eta handi erradialetan urratutako geruza batekin, kapelaren ertzerantz txikitu egiten dira, hasieran beherantz biribildua eta errezelaren hondarrek apendikulatua. Ukitzean ilundu egiten da.
Orriak: Gris-arrosa kolorekoak, gero arre-txokolate kolorekoak, libreak, estu, ertz heteroforkoarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, mozkotea, laburra, zurixka, behealdean arre kolorera pasatzen da, oinarria puntan. Eraztun mehea, zurixka, sinplea, goitik behera mugigarria, iheskorra.
Haragia: Zuria, ebakitzean gorri ilunerako joerarekin, arrain usainarekin edo azido fenikoaren usainarekin. Schaeffer erreaktiboarekin, negatiboa ematen du.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Bernardii epitetoa pertsona izenetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaricus macrosporus delakoarekin nahas daiteke, honen ezkatak ez dira kapelaren ertzeraino iristen. Agaricus maskae espeziearen haragiak ez du arrosa kolorea hartzen ebakitzean.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Espezie urria da, baina kosmopolita, eta kantitate handitan eta hainbat habitat eta herrialdeetan ateratzen da. Abeltzaintzarako belardietan. Itsasoaren mailatik penintsulako erdialdeko mendietaraino.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Europa, Errusia, Mongolia, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 61 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Agaricus bernardii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.