Alertzedi-espatula
Alertzedi-espatula | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Leotiomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Rhytismatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cudoniaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Spathularia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Spathularia flavida Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | alertzedi-espatula | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Alertzedi-espatula edo espatula horia (Spathularia flavida) Cudoniaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragi gelatinakara du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Lehorra, fruktifikazioaren altuera guztira 2 eta 6 cm-ra bitartekoa. Kolore hori ilun samarrekoa, hezetasun mailaren arabera. Zapala edo espatula formakoa, irregularki kizkurra. Hanka bat du, hasieran zurixka, gero tonu horixkekin eta zertxobait pikortsua.[2]
Etimologia: Spathularia terminoa latinetik dator, espatulei dagokien "spatula" hitzetik. Flavida epitetoa ere latinetik dator, hori esan nahi duen "flavidus" hitzetik, Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Spathularia neesii delakoarekin, hau alertzeetan ateratzen da, kolorea, zuri-alutazeotik okre-zikinera doana. Spathularia pectinatus ere hor dago, honek izeietan irteten du eta handiagoa da eta espora txikiagoak ditu. Mitrula paludosa espeziearekin ere bai, hau txikiagoa da eta euriak sortutako putzuetan landare hondarretan ateratzen da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Mendiko pinudien azpian taldeak osatuz leku hezeetan. Ez da arraroa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Mongolia, Kirgizistan, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Txina.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 790 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 528 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 613 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 83 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Spathularia flavida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Cudoniaceae
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Islandiako onddoak
- Kirgizistango onddoak
- Mongoliako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Irango onddoak
- Turkiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak