Amanita beillei
Amanita beillei | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita beillei M. Bon & M. E. Contu, 1985
|
Basionimoa | Lepidella beillei |
Amanita beillei Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina arriskutsua, Amanita verna delakoarekin habitata eta denboraldia partekatzen dituelako.
Sinonimoa: Amanita boudieri var beillei.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta ertz erregularrarekin, soberakinekin, errezel partzialaren hondakinez apainduta. Kapelaren azala zuria, arrosa-izokin koloreko garatxo piramidalekin gaztetan eta zuriekin helduaroan, desagertzeko joerarekin.
Orriak: Libreak, meheak, estu, arrosa-izokin edo gorrixka kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Garaia, zilindrikoa, oinarria erraboilduna eta sustrai antzekoarekin, bolba hauskor zuri zikin koloreko zorkiz osatua. Irinezko eraztun txiki iheskorrarekin, iragankorra.
Haragia: Mehea, okre antzeko kolorekoa, ebakitzean gorritu egiten da. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria baina arriskutsua.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanita singeri delakoarekin nahas daiteke, honek ere izokin koloreko orriak ditu. Antzeko beste Amanita bat (boudieri), honek orri zuriak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian. Oso lurperatuta jaiotzen da. Bakarka edo talde txikietan hazten da. Ingurune mediterraneoko lur solte eta hareatsuetan. Artadietan, birpopulatutako pinudietan, artelatz-basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Austria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 168 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Amanita beillei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.