Amanita magnivolvata
Amanita magnivolvata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita magnivolvata Aalto, 1974 |
Basionimoa | Amanitopsis pachyvolvata |
Amanita magnivolvata Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da, baina ondo egosi beharra dauka.[1]
Sinonimoa: Amanitopsis pachyvolvata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, nahiko sendoa, gaztetan oboidea, gero kanpai itxurakoa, bukaeran kanpai itxurako-ganbila, titi arin batekin, ertza erregularra eta inkurbatua eta oso ildaskatua. Kapelaren azala leuna, koipetsua, distiratsua eguraldi lehorrarekin, gris-arre kolorekoa. Gaztetan errezel orokorraren aztarnak izan dezake.
Orriak: Sabeldunak, zabalak, estu, zuriak tonu grisaxkekin.
Hanka: Liraina, sendoa, zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrian, zuri-okre kolorekoa. Eraztun gabe. Bolba handia, haragitsua, mintzezkoa, zaku zuriarekin batzuetan okrez zikintzen da.
Haragia: Zuria, usainik eta zaporerik gabea. Espora eliptikoak (Pachyvolvata aldaerak espora esferikoak ditu).[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria baina kontuz.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espora eliptikoak (pachyvolvata aldaerak espora esferikoak ditu)
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Artelatzetan (Quercus suber). Bakarka edo talde txikietan hazten da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Espainia, Alpeak, Estonia, Serbia, Eslovenia, Finlandia, Suedia, Norvegia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Amanita magnivolvata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q10407306
Euskal Herriko perretxiko eta onddoak | |
---|---|
Agaricales | Agaricaceae
Bolbitiaceae : Bolbizio horia | Konozibea | Konozibe samurra | Larre-orribeltza | Orribeltz arraultzerdia | Orribeltz berdexka
Entolomataceae : Aprileko azpiarrosa | Azpiarrosa goiztarra | Azpiarrosa hankaberdea | Azpiarrosa klorousaina | Azpiarrosa maltzurra | Errotaria
Lyophyllaceae : Lyophyllum loricatum | Niktali handia | Niktali txikia | Ziza belzkorra | Ziza erroluzea | Ziza zaulia | Ziza zuri-morea | Zizazuria
Pleurotaceae : Belarri landua | Belarri lurtarra | Belarri luzea | Belarri zurixka | Kardu-ziza | Pipa-belarria
|
Auriculariales | |
Boletales | Boletaceae
Gomphidiaceae : Alertze-lerdekia | Lerdeki arrosa | Lerdeki hankahoria | Lerdeki marroia |
Cantharellales | Cantharellaceae : Friesi saltsa-perretxikoa | Pseudocraterellus undulatus | Saltsa-perretxiko aranusaina | Saltsa-perretxiko horia | Saltsa-perretxiko horiluna | Zizahoria Clavulinaceae : Atzapar hauskara | Atzapar zimurra | Atzapar zuria |
Geastrales | |
Gloeophyllales | |
Gomphales | |
Hymenochaetales | |
Pezizales | Discinaceae : Mitra marroia | Mitra muina
Morchellaceae : Karraspina arrunta | Karraspina ditarea | Karraspina elata | Karraspina horaila | Karraspina konikoa | Katilu zaintsua | Sasikarraspina |
Phallales | |
Polyporales | Fomitopsidaceae : Alertze-ardagaia | Antrodia serialis | Ardagai ezpaingorria | Fomitopsis rosea | Haritz-ardagaia | Pinu-sustraietako ardagaia | Urki-ardagaia Ganodermataceae : Ardagai pipa | Ardagai zapala | Ganoderma resinaceum
|
Russulales | Hericiaceae : Auntz-bizarra | Tripaki hankagabea
|
Thelephorales |