Amanita rubescens var. annulosulphurea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanita rubescens var. annulosulphurea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita rubescens
Barietatea Amanita rubescens var. annulosulphurea
Gillet, 1874

Amanita rubescens var. annulosulphurea Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik toxikoa, gutxienez 20 minutuz egosi behar da, hemolisina lurrundu dadin (globulu gorriak suntsitzen ditu)

Sinonimoa: Amanita rubescens var. magnifica.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Globo itxurako gorri argitik hemisferikora (okrea) eta lau-ganbilera (gorri bizia). Kapela leuna, ez ildaskatua, errezel zuri-gris koloreko arrastoekin.

Orriak: Ia libreak, nahiko estu, gaztetan zuriak eta gorrixkak zahartzean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Arrosa kolorekoa, oinarrian erraboildun bolbarekin, gorri-ardo koloreko tonuekin (erraz erasotzen diote arrek). Mintzezko eraztunarekin, oso ildaskatua, iraunkorra, tonu horixkekin.

Haragia: Zuria. (arrosa kolorekoa bihurtzen da ebakitzean). Usain fungikoa du eta zapore gozoa hasieran eta gero mingots samarra.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta, Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina kontuz ibili beharrekoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxoi nominalak zuritik arrosara doan koloreko eraztuna du (inoiz ez horia) eta ez da hain mehea. Amanita franchetii edo aspera (toxikoa den susmoa) espezieak ere tonu horiak dituen eraztun bat du, baina bere zuria ez da kolorez aldatzen, ebakitzean ez da arrosa kolorekoa bihurtzen. Amanita pantherina-k (toxikoa) ez du ardo koloreko tonurik. Amanita spissa-k ez du ardo koloreko oinarririk eta haragia ere ez zaio gorritzen.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udan. Hostogalkorren edo koniferoen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ameriketako Estatu Batuak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 165 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Amanita rubescens var. annulosulphurea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]