Onddo pinu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus pinicola» orritik birbideratua)
Onddo pinua
Boletus pinophilus3.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus pinophilus
Pilát & Dermek (1973)
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora oliba-arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo pinua (Boletus pinophilus) Boletaceae familiako onddoa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo gorri

Kapela: 20 cm-ko dametrora iristen da, baina ia bikoitza izan dezake. Normalean kapela oso erregularrekoa. Hasieran hemiferikoa da eta gero ganbila. Azala belusatua du, pruinosoa eta kaoba kolore berdina du denean, argitxoagoa edo iluntxoagoa. Kapelaren ertza geruza zuri-horixka batez estalita dago gaztetan.

Tutuak: Nahiko luzeak, oinari itsatsiak, hasieran zuriak eta heltzen denean hori bihurtzen direnak.

Poroak: Lehenengo zuriak, gero horiak eta azkenean oliba kolorekoak; oso estu eta finak, neurri desberdinekoak, ez dira urdintzen ukitzean.

Hanka: Lodia, trinkoa, oso gogorra eta sabelduna. Hasieran zurixka eta gero marroixka. Sare gorrixka batekin, ia oinarriraino.

Haragia: Zuria, baina kapelaren azalaren azpian kolore marroi-ardotsua du. Airearekin ez da kolorez aldatzen eta zapore gozoa eta usain atseginak ditu.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Pinophilus berriz, latinetik dator, pino-tik eta grezieratik philos-etik, maitatua, beraz, pinuen maitalea, bere habitat nagusiagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikaina. B. edulis, B. aereus, B. reticulatus bezala. Beste espezien aurretik agertzen da eta kalitate onenetakoa du. [3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus aereus-en antza du, eta kapelaren eta oinaren tonu gorrixkengatik bereizten da, eta batez ere kapelaren azalpean dagoen haragiaren koloreagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren erdialdetik udazkenera arte bizi da koniferoen basoetan eta baso mistoetan.[5]

Banaketa eremua: Europa osoan eta mendebaldeko Asian. Pinu sail exotikoetan (Pinus sylvestris adibidez), Ipar Amerikako ekialdean, Mejikon, Hegoafrikan eta Zelanda Berrian ere badago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 397 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 481 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 43 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 168 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]