Edukira joan

Cantharellus amethysteus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantharellus amethysteus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCantharellus
Espeziea Cantharellus amethysteus
Sacc., 1887
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cantharellus amethysteus Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cantharellus cibarius perretxikoak baino zertxobait kalitate gastronomiko baxuagoa du.

Sinonimoak: Cantharellus cibarius var. amethysteus, Craterellus amethysteus, Merulius amethysteus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, sendoa, ganbila, gero zabaldua edo gutxi hondoratua erdian, lila edo ametista koloreko tomentu arin batez estalia, horrek gainazalari pitzatu itxura ematen dio, honek bereizten du Cantharellus cibarius delakoarengandik.

Orriak: Tolesturak, dekurrenteak, urkilatuak, meheak, Cantharellus cibarius-ean bezala horixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Betea, sendoa, biluzik, goitik beheraino mehetua, zilindrikoa edo irregularra; kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Zuria edo horixka samarra gainazalaren azpian, sendoa denbora luzez. Usain bereizgarria du. Zapore meleka.[2]

Etimologoa: Amethysteus epitetoa ametista kolorez lausotutako kapela duelako du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus cibarius horiagoa da laranja kolore gutxiagorekin (tolesturak bezala), ezkatatxo horiak falta ditu eta oina lirainagoa, ez hain lodia eta puntazorrotza. Cantharellus friesii laranja-gorrixkagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran (tenperatura leuna bada). Normalean Cantharellus cibarius eta Cantharellus subpruinosus-en ondoren agertzen da. Hostozabalen eta koniferoen azpian. Urri samarra.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 463 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cantharellus amethysteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]