Edukira joan

Cerrena unicolor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cerrena unicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCerrena
Espeziea Cerrena unicolor
Murrill, 1903
BasionimoaBoletus unicolor

Cerrena unicolor Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haritsuegia eta larrukara kontsumitzeko.

Sinonimoak: Sistotrema cinereum, Hydnum unicolor, Polyporus latissimus, Daedalea cinerea, Cerrena cinerea, Daedalea latissima, Daedalea unicolor, Polyporus argyraceus, Sistotrema cinereum var. daedaleum, Sistotrema unicolor, Physisporus latissimus, Daedalea tortuosa, Lenzites cinerea, Trametes latissima, Striglia tortuosa, Striglia cinerea, Striglia unicolor, Coriolus unicolor, Daedaleopsis incana, Daedalea incana, Antrodia incana, Bulliardia grisea, Bulliardia nigrozonata, Bulliardia unicolor, Daedalea lobata, Daedalea grisea, Daedalea nigrozonata, Trametes versicolor f. argyracea, Trametes unicolor, Trametes unicolor f. latissima, Phyllodontia unicolor, Lenzites unicolor.

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, dimidiatua, giltzurrun-formakoa, sekzio mehearekin, beste karpoforo batzuekin teilatu bat bezala, arre-oliba antzeko-fuliginoso kolorekoa, geroago beltzaxka eta eremu zirkularrekin, hirtsutua, ia beti alga berdexkaz estalia.

Tutuak: Oso laburrak (1-4 mm)

Poroak: Zurixkak, bihurgunetsu-luzangak edo baita linealekin ere, labirintiko forma bereziarekin, 0,2 eta 0,5 mm bitarteko zabalerakoak. Ale zaharretan Irpes-aren antzekoak, hau da, urratutako poroak, azaleko geruzatik bereizten da marra beltz jarraitu baten bidez.

Bilbea: Zuria, edo apur bat gorria, milimetro 1 inguruko lodierakoa, haritsu-larrukara, gero suberosoa.[2]

Etimologia:

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trametes generotik bereizten da tomentudun geruza pileikoa bereizten duen marra beltzagatik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar, eguraldi txarra ondo jasaten du. Taldeka hazten da, ale inbrikatuekin (gainjarriekin). Hostozabalen enborrak parasitatzen ditu. Zuhaitzez elikatzen da, horrek kalte egiten dio eta are lagundu dezake haren heriotzan. Ustelduta zuria sortzen du.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 511 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cerrena unicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]