Clavaria zollingeri
Clavaria zollingeri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavaria |
Espeziea | Clavaria zollingeri Lév., 1846 |
Clavaria zollingeri Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Clavaria lavandula.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Fruitu adarkatuz osaturikoa, askotan oinarritik, batzuk sinpleak eta beste batzuk berriz adarkatuak edo urkilatuak. 7 edo 8 cm-tik gorako altuerara iristen da, eta zabaleran beste hainbeste izaten du. Amatista edo more deigarri bateko kolorekoa da, izpilikuaren lorearen antzekoa, alea gaztea eta hidratatuta dagoenean, zahartzen doanean ez da hain deigarria, lila zurbil kolorekoa eta baita haragi koloreko tonuekin ere. Adarren puntak urkilatu daitezkeen arren orokorrean moztuta agertzen dira.
Himenioa: Karpoforoaren pileipellis-etan murgilduta.
Hanka: Gehienetan hanka gabe, dagoenean gainerako karpoforoa baino zurbilagoa da, grisaxka ere bai.
Haragia: Lila kolorekoa eta sendotasun gutxikoa, zurrun zamarra baina nolabaiteko erraztasunarekin zartatzen da. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik, eta borra. iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru espeziekin nahas daiteke, batez ere antzeko koloreak dituztelako: Ramaria fumigata, Alloclavaria purpurea eta Clavulina amethystina.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Nahasmena dago espezie honen habitatari dagokionez, beste espezie batzuekin nahasita dagoelako. Gure ustez leku belartsuetan, batez ere larreetan hazten da, baina parke nitrogenatuetan ere aurki daitekeena. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 381 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ Clavaria zollingeri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.