Edukira joan

Coprinopsis phlyctidospora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coprinopsis phlyctidospora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis phlyctidospora
BasionimoaCoprinus phlyctidosporus

Coprinopsis phlyctidospora Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Sinonimoa: Coprinus phlyctidosporus.

Kapela: Hasieran arrautza formakoa, gero kanpai itxurakoa eta ondoren zabaldu egiten da, orduan 4 cm-ko diametroa izatera iristen da. Arre argi kolorekoa edo okre-arrexkakoa, inoiz ez tonu ilunekin, erdiko aldea izan ezik, hura koloreztatuago baitago; ezkata txiki nabariagoekin. Ertzeko Ildo oso luzeak, karpoforoaren garapenarekin batera agertuz joaten dira.

Orriak: Hasieran zuriak, gero beltzaxkak eta delikueszenteak.

Hanka: Zuria, feltrodun-zetaduna, 5 cm arteko garaierakoa.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coprinus angulatus delakoarekin nahas daiteke, honek ere erretako lekuetan irteten du. Coprinus gonophyllus espeziearekin ere bai.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean sua egondako lekuetan hazten da. Urria.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 370 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]