Cortinarius varius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius varius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius varius
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cortinarius varius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste espezie toxiko batzuekin nahasteko aukera dagoenez, hobe da lasai eta sukaldetik urrun uztea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, erdiesferiko-ganbila, gero laua, likatsua, leuna. Hori-laranja kolore eder batekoa, hori-ezti kolorekoa edo lehoi-adreilu kolorekoa, ertzean horiagoa. Ertz fina.

Orriak: Estu, marjinatuak, zabalak, lila-purpura kolorekoak eta gero okre-kanela kolorekoak.

Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Betea, erraboilduna, borra formakoa, laburra, trinkoa, fibrila edo lihazkiekin, zuria, goiko aldean lila argi kolorekoa, krema kolorekoa oinarrian. Gortina zuria, gero kanela kolorekoa esporen eraginagatik.

Haragia: Zuria, solidoa, zertxobait zurixka-horixka kolorekoa oinean. Zaporea gozoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, grekotik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Varius epitetoa latinetik dator, askotariko, esan nahi duen "varius" hitzetik. Kolore eta itxura desberdinak dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz ezagutzen den Cortinarius bat da, orrien kolore lila ederragatik eta lehoi koloreko kapelarengatik. Oina loditua baino ez du erraboil marjinaturik. Cortinarius caligatus delakoak ere urdin kolore bereko orriak ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan. Lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kanariak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 219 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Cortinarius varius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]