Edukira joan

Cortinarius venetus var. montanus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius venetus var. montanus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
EspezieaCortinarius venetus
Barietatea Cortinarius venetus var. montanus
M.M.Moser, 1970

Cortinarius venetus var. montanus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez du sukaldaritzarako baliorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Tamaina ertainekoa. 4-7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdian deprimitu-titidun samarra, ertzak ez oso mamitsuak, oso meheak eta inkurbatuak. Kapelaren azala lehorra, felpaduna, marroi-berdexka kolorekoa, erdian ikusten diren ezkatatxo berde-okre antzeko kolorekoak edo berde-oliba kolorekoak. Oinarri sendoekin purpura-beltzera erreakzionatzen du.

Orriak: Adnatu-eskotatuak, lodiak, zabal, hori-oliba kolorekoak (okre-burdin kolorekoak espora-jalkinaren ondoren)

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, kurbatua, lehorra, oinarrirantz mehetua, marjinatu gabeko erraboil txikia, zuri-horixka (okrea espora-jalkinaren ondoren), oinarrirantz ezkata erretikulatuekin, gortina-hondar gutxi izaten ditu.

Haragia: Berdexka (biziagoa oinaren erdialderantz), usain eta zapore zehaztugabea. Oinarri sendoekin marroi-gorrixkara erreakzionatzen du. Espora-jalkina okre kolorekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venetus taxoi nominala, marroi-berdexka baino hori-oliba gorrixka gehiago da, eta, pinudietan baino hostozabaletan gehiago hazten da, errefau usaina du. Cortinarius melanotus delakoak ezkata beltzaxkak ditu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean (Irailetik azarora). Goi mendietako izeietan, pinu gorrietan. Lautadatan pagadietan eta hariztietan ere ager daiteke.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Cortinarius venetus var. montanus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]