Deconica coprophila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deconica coprophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaDeconica
Espeziea Deconica coprophila
P.Karst., 1879

Deconica coprophila Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua da, toxikoa delako, baina ez da haluzinogenoa.

Sinonimoa: Psilocybe coprophila.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, higrofanoa, lehoi kolorekoa, arre-laranja kolorekoa edo arre-gorrixka. Azal likatsua du, denbora hezean ertza pixka bat ildaskatua eta lehortzean kolore okrea hartzen du.

Orriak: Zabal, itsatsi samar, marroi-grisaxka kolorekoak, ertz zuriarekin.

Hanka: Zilindrikoa, eraztun gabe, 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, arrexka kolorekoa, goialdean argiagoa.

Haragia: Mehea, zurixka, irinaren usain eta zaporea ditu.[2]

Etimologia: Psilocybe terminoa grekotik dator biluzia, leuna esan nahi duen "psilós" hitzetik eta burua, kapela leuna, apaingarririk gabea, esan nahi duen "cybe" hitzetik. Coprophila epitetoa ere grekotik dator, simaurra esan nahi duen, "cópros" hitzetik eta lagun esan nahi duen, "phílos" hitzetik. Simaurra nahiago duela, hazteko habitat gisa.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa, baina ez haluzinogenoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psilocybe merdaria delakoarekin nahas daiteke, antzekoa da, honen kapelan, oliba antzeko koloreak dira nagusi. Psylocybe liniformans delakoak, oso tonu argiko kapela du. Psylocybe merdaria, handiagoa da, oliba koloreko tonuak ditu kapelan eta ez da hain likatsua, ertza ere ez du hain ildaskatua.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie nahiko arrunta da, eta gure eskualdean urte osoan egoten da. Simaur lehorrean hazten da, batez ere zaldien simaurretan.[5] Udazkenean, baina baita udan edo baita urte osoan ere. Koprofiloa, zaldi gorotzetan (zaldia, astoa, mandoa), euriagatik edo ureztatzeagatik heze dauden belardietan. Talde handietan hazten da. Ugari.

Banaketa eremua.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 406 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Deconica coprophila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]