Egur-ziza aldakor
Egur-ziza aldakorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Kuehneromyces | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Kuehneromyces mutabilis | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus mutabilis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Egur-ziza aldakorra (Kuehneromyces mutabilis) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Sendagarria delako, landatu egiten da. Kontuz, ez nahastu Galerina marginata toxikoarekin.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero laua; titi txiki bat du; gainazal leuna eta higrofanoa du. Kolore kanela-arrea du, baina denbora hezean eta zahartzean argitu egiten da.
Orriak: Horixkak, zahartzean arre-kanela kolorera pasatzen dira. Adnatak eta estu.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa eta oinarrian ilunagoa. Hasieran betea, gero barnehutsa; zilindrikoa, mintzezko eraztun iheskor batekin. Eraztunetik oinarriraino, zuntzezko orbantxo txiki batzuk ditu.
Haragia: Zurixka, biguna eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Kuehneromyces terminoa Robert Kühner-i (1904-1997) eskaini zitzaion, "myces" hitz grekoa gehituta. Mutabilis epitetoa latinetik dator, aldakor esan nahi duen "mutabilis" hitzetik. Hezetasuna aldatzean kolorea aldatzen duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jateko ona den bezala kontsideratuta dago.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armillaria mellea delakoarekin, baina erraz bereizten da, Kuehneromyces mutabilis espezieak eraztunaren azpia ezkatatsua duelako eta kapela leuna. Kontuz Hypholoma capnoides perretxikoarekin eta batez ere hilgarria den Galerina marginata espeziearekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udatik neguaren hasiera arte. Hostozabalen eta koniferoen enborretan ale askoko taldetan agertzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Afrika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 417 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 485 or. ISBN 84-87997-86-4..