Exidia nigricans
Exidia nigricans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Familia | Auriculariaceae |
Generoa | Exidia |
Espeziea | Exidia nigricans P.Roberts, 2009 |
Basionimoa | Tremella nigricans |
Exidia nigricans Auriculariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du nahikoa haragi sukalderako. Gainera, bere haragiaren ehundura gelatinakara da.
Sinonimoak: Tremella nigricans, Exidia plana,Tremella plana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruktifikazioak: Zerebro itxura duten konplexu gelatinakarak, 30 mm luze eta 5 mm zabaleko gehienezko hedadura dutenak. Oso kolore ilunekoak, ia beltza, batzuetan isla urdinxkekin. Exidia genero osoaren birsortzea ura azkar xurgatzean datza, lehorte garaiko uzkurdura uzteko hantura.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko kolore beltzaxka duten antzeko Exidia batzuk: Exidia glandulosa (forma zanpatu irregularrekoa, zati beltz gelatinakaratan hausten da). Recisa eta truncata. Tremella mesenterica, kolore horikoa, zerebro gelatinakara itxurakoa.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan zehar, nahiz eta hezetasunean zabaldu eta distiratsu bihurtzen den. Saprofitoa, hostozabalen eroritako adarretan, batez ere haritzenetan. Batzuetan zaila izaten da egurrari atxikita dagoen onddo hau ikustea.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Mongolia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología. fichas micológicas, Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ Exidia nigricans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.