Geastrum pectinatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geastrum pectinatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGeastrales
FamiliaGeastraceae
GeneroaGeastrum
Espeziea Geastrum pectinatum
Pers., 1801
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Geastrum pectinatum Geastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Geastrum plicatum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Tamaina aldakorrekoa, ertainetik handira; 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa.

Exoperidioa: Sakonera handiagoan edo txikiagoan urratua, izar-punten forman (4tik 9ra), eta, hezetasuna galdu ahala, kupula moduko bat sortuz. Ez da higroskopikoa.

Endoperidioa: Globo-itxurakoa, leuna, 2,5 cm-ko diametrokoa, hasieran, pruina gris batez estalia, gero arre iluna. Goialdean peristoma bat izaten du, hasieran konikoa, gero zilindriko samarra, ildaskatua, ia mugatu gabea. Oinarri aldean, ildaskatu samarreko apofisis bat ikusten da, eta handik oin nabaria sortzen da.

Gleba: Arre ilun kolorekoa.[2]

Etimologia: Geastrum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Pectinatum epitetoa berriz latinetik dator, orrazkera, esan nahi duen, "pectinatus" hitzetik. Apofisis-a ildaskatua duelako

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geastrum pseudostriatum delakoarekin nahas daiteke, honek endoperidio oso pikortsua du. Geastrum campestre espeziearekin ere bai, honek ere pikortsua du, baina exoperidio higroskopiko batekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen azpian. Ez da ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar. Habitat ugaritan garatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 686 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]