Helvella latispora
Helvella latispora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella latispora Boud., 1898 |
Gautieria latispora Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gyromitrina toxina izan dezake. Ez kontsumitzea gomendatzen da.
Sinonimoak: Helvella stevensii, Helvella connivens, Leptopodia stevensii, Leptopodia latispora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apotezioa: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, kapela arre argia, grisa edo kanela kolorekoa. Zela formakoa 3 lobulu irregularrekin eta sinusal arraildura sakonarekin, apoteziorik gabeko ertza, gaztetan gorantz okertua. Alde himeniala leuna, gris-marroia.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa baina oinarrian loditua, ile fin-finekin, zuri-krema kolorekoa, oinarriko mizelio zuriarekin.
Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka. Belar usainarekin. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Stevensii epitetoa pertsona izenetik dator.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helvella atra delakoak, kapela eta oina beltzak ditu. Helvella elastica espezieak, ertza apotezioekin eta kanpoko gainazala glabroa, [4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Sakabanatuta hazten da. Basoetako humusean: burzuntz, haritz …
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Kazakhstan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 549 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Helvella latispora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.