Helvella atra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helvella atra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella atra
J.Koenig, 1770

Helvella atra Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Leptopodia atra.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Zaldiaren zela irregular baten itxurakoa, beltzaxka kolorekoa goiko aldea eta behekoa grisaxka.

Hanka: Altu samarra, mehea, zilindrikoa, oinarrian zertxobait loditua, ile finekin. batzuetan pixka bat ildaskatua, leuna, grisaxkatik marroi ilunera doan kolorekoa eta argiagoa oinarrian.

Haragia: Mehea. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordinik toxikoa, edozein kasutan, sukaldaritza-baliorik gabekoa, bere eskasiagatik eta haragiaren etekin baxuagatik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie arraroa da, antzeko beste Helvella batzuekin nahasteko erraza eta askotan oharkabean pasatzen dena bere tamaina txikiagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren amaieratik udazkenera. Batez ere belarren eta parke eta lorategietako goroldioetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Himalaiako eremua, Svalbard.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 328 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Helvella atra: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]