Edukira joan

Kimo adarzuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kimo adarzuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaXylaria
Espeziea Xylaria hypoxylon
Grev., 1824

Kimo adarzuria (Xylaria hypoxylon) Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik. Haragi oso urria eta ez oso nabarmena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktifikazioa: Adartsua edo klabiformea da, oro har, ezagunena den konidioforoa forman aurkitzen da, horrela agertzen denean, goialdean klabula zuri bat balitz bezala aurkezten da, adarkatu samarra, adar formakoa; kolore zuria, konidioek osatutako haustxoa da. Fase edo forma heldu edo perfektuan, klabula beltz eta pikortsu bat bezala aurkezten da (forma askogenoa), eta kanpoko puntetan, peritezio beltz ugari eta txikiak darama, eta 8 espora arte gordetzen ditu.

Hanka: Gorputz fruktiferoaren luzapena da, ikatz beltzaren kolorekoa, zilindrikoa edo konprimitua, errekurbatua edo tolestatua.[2]

Etimologia: Hypoxilon epitetoa grekotik dator, azpian, esan nahi duen "hypo" hitzetik eta egurra esan nahi duen "xylon" hitzetik. Ia egurrezkoa esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza nahastea. Forma helduan, Xylaria longipes delakoaren antza du, baina hau lodiagoa da, eta ondo bereizten dira oina eta gorputz fruktiferoa. [4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Hostozabalen zur hiletan, batez ere pagoetan eta haritzetan; oso gutxitan koniferoetan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 821 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 556 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 687 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 334 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]