Edukira joan

Lentinellus vulpinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lentinellus vulpinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAuriscalpiaceae
GeneroaLentinellus
Espeziea Lentinellus vulpinus
BasionimoaAgaricus vulpinus

Lentinellus vulpinus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi larrukara, elastikoa, mina, ez da egokia kontsumitzeko.

Sinonimoak: Panellus vulpinus, Lentinus vulpinus, Agaricus vulpinus (basionimoa), Agaricus dubius, Hemicybe vulpina.

Kapela: 12 eta 14 cm bitarteko diametrokoa, lautua, erdi-zirkularra (giltzurrun formakoa, haizemaile formakoa, oskol formakoa), ertz inkurbatua gaztetan, Kapelaren azala arre argi kolorekoa edo marroi-kanela kolorekoa, adinarekin zimurtzen joaten da, eta ile zuriz estaltzen da, oinarrirantz nabarmenagoa.

Orriak: Estu, desberdinak, hasietan koskadunak, kapelaren kolorekoak, zenbat eta gazteagoa argiagoak.

Hanka: Oso txikia. 3,5 cm inguruko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Normalean alboan.

Haragia: Zurixka, elastikoa, heltzean larrukara. Usain aromatikoarekin eta zapore pikantearekin. Espora-jalkina zuri-krema kolorekoa.[2]

Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, “lentus” hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzezkoa eta larrukara. Vulpinus epitetoa ere latinetik dator, azerien vulpinoa. Azeri-larruaren antzeko kolorea duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Larrukara.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz identifikatzen da, batez ere zahartzaroan (kapela zimurtua eta ertzak jada koskarik gabe). Lentinellus ursinus, oso antzekoa da, batere hankarik ez du, guztiz sesila.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Espezie arraroa. Urria. Saprofitoa, Pagoen eta beste hostozabalen egur hiletan, batzuetan baita koniferoen egurretan ere.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Venezuela, Europa, Errusia, Mongolia, Japonia, Australia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 692 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Lentinellus vulpinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]