Lepiota subalba
Lepiota subalba | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Lepiota |
Espeziea | Lepiota subalba [[|]] |
Lepiota subalba Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ezkata gabe, zurixka kolorekoa edo krema-zikin kolorekoa, titi okre antzeko kolorekoarekin eta ertza apendikulatu samarra izaten du.
Orriak: zuriak.
Hanka: Haritsua, luze samarra, eraztun kurtiniformearen hondarrekin.
Haragia: Lepiota cristata delakoaren antzeko usaina du.[2]
Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toxikoa.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cystolepiota sistrata delakoarekin nahas daiteke, honek kolore zuria du haragi koloreko tonuekin, azala errezel irintsu batez estalita edukitzeagatik bereizten da.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udazkenean hostozabalen basoetan ateratzen da. Espezie urria da
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 341 or. ISBN 84-404-0530-8..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datuak: Q10570789
Multimedia: Lepiota subalba