Pluteus phlebophorus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus phlebophorus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus phlebophorus
P.Kumm., 1871

Pluteus phlebophorus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa ez bada ere, haragiaren kalitatea hutsaren hurrengoa da: latza, zaporegabea, eta testura desatseginekoa.

Sinonimoak: Pluteus chrysophaeus var. phlebophorus, Pluteus nanus var. phlebophorus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, hasietan esfera-erdi formakoa, koniko-kanpai itxurakoa, ondoren ganbila, azkenik zabaldua eta titi apur batekin, ertza zorrotza, nahikoa ildaskatua denbora hezean, kapelaren gainazala higrofanoa eta zimurtsua erradialki, batez ere disko aldera. Arre-marroi kolorekoa, marroi-okrea, arre-morea.

Orriak: Estu, desberdinak, libreak, lehenengo zuriak, arrosa kolorekoak helduaroan, ertz flokonoso samarra, kolore berekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 8 mm arteko lodietakoa, zilindrikoa, oinarrirantz pixka bat loditua, betea, helduaroan barnehutsa, lehorra, haritsua, zurixka, horixka helduaroan.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuria eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste genero batzuekin batera bizi da: Pholiota, Mycena, Hypholoma. Antzeko beste Pluteus batzuk ere badaude, hala nola Pluteus cervinus, Pluteus atricapillus eta Pluteus plautus.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen egur oso degradatuetan, Ez da ohikoa.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Taiwan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Pluteus phlebophorus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]