Edukira joan

Rhodotus palmatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhodotus palmatus
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaRhodotus
Espeziea Rhodotus palmatus
Maire, 1926
BasionimoaAgaricus palmatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Rhodotus palmatus Physalacriaceae familiako onddoa da.[1] Ez da jangarria. Haragi elastikoa eta mikatza du.

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila. Laranja kolorekoa, okre tonu arinarekin, azal kartilaginosoa eta zertxobait elastikoa du, sare irregular baten itxura ematen dion gainazal zimurtsua eta pixka bat pitzatua du.

Orriak: kapelaren kolore berekoak, bihurgunetsuak, libreak. Orritxo ugarirekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, laburra, kurbatua, eszentrikoa eta kapelaren kolorea baino argiagoa du.

Haragia: Arrosa zurbil kolorekoa, elastikoa eta usain arinekoa.[2]

Etimologia: Rhodotus terminoa grekotik dator, arrosa, esan nahi duen "rodon" hitzetik. Onddoaren eta esporen kolorea dela eta. Palmatus epitetoa berriz latinetik dator, palmatu esan nahi duen, "palmatus" hitzetik. Helduen kapelen itxuragatik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, haragiak duen trinkotasun elastikoagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere trinkotasuna, kolore arrosa eta Pleurotus baten itxuragatik, ez da erraz nahasten.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Saprofitoa, hostozabalen motzondoetan eta zur hiletan (zumarra, makala), baita moztuta eta pilatuta daudenean ere.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Errusia, Japonia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 383 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]