Sarcodon leucopus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarcodon leucopus
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaSarcodon
Espeziea Sarcodon leucopus
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sarcodon leucopus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso kaskarra.

Sinonimoak: Sarcodom laevigatus, Hydnum colosseum, Hydnum ustale.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 20 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, erdian deprimituta, ertz irregularrarekin, marroi-horixka kolorekoa edo arre-ardo kolorekoa. Azala glabroa leuna eta distiratsua , ezkatatsu samarra, erdian arraildura sakonekin.

Himenioa: Ezten luzeak, pixka bat dekurrenteak, dentsoak, hauskorrak, gris-horixka kolorekoak punta zurixkekin; zahartzean marroi ilun kolorekoak punta zurbilekin.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko luzerakoa eta 2 eta 3 cm bitarteko lodierakoa. Sendoa, batzuetan eszentrikoa edo alboan, berdina, betea, gogorra, kapelaren kolorea baino argiagoa izaten du.

Haragia: Lodia, sendoa, trinkoa, zurixka, gris-lila zurbil kolorekoa kapelaren ertzean eta oinean. Txikoria torrefaktuaren usaina izaten du.[2]

Etimologia: Sarcodon terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du. Leucopus epitetoa ere grekotik dator, zuria esan nahi duen "leucos" hitzetik eta oina, zurtoina, esan nahi duen "pus pódos" hitzetik. Zurtoin zuria.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarcodon imbricatus delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoen azpian hazten da, ezkata lodiak ditu, oso markatuak, ia zentrokideak. Sarcodon versipellis espeziearekin ere bai, hau ere koniferoen azpian hazten da, 13 cm-ko diametroa baino txikiagoa duen kapela du, eta kolorea arre-lehoi koloretik arre-laranjara doana. Baita Sarcodon scabrosus-ekin ere.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean koniferoen basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color .. Iberduero, 606 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]