Sarcodon squamosus
Sarcodon squamosus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Sarcodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Sarcodon squamosus Quél., 1886 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum squamosum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sarcodon squamosus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztea denean kontsumi daiteke, haragia bigunagoa eta hain zaila ez duenean. Hala ere, denbora luzez egosi behar da mingotsa kentzeko. Eta bakarrik beste perretxiko batzuekin nahastuta hornigai gisa.
Sinonimoak: Hydnum squamosum, Hydnum imbricatum var. ß squamosum, Phaeodon squamosus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 cm cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero laua erdialdean zertxobait deprimitua; ertza soberakinekin, inkurbatua, muinduna eta lobulatua. Kapelaren azala lehorra, matea, ezkatatsua, ezkata haragitsu handi altxatuekin, zentrokideak eta erdialderantz sendo inbrikatuak, marroi kolorekoa, zahartzean beltzaxka.
Himenioa: Ezten luzeekin, trinkoak eta estu, dekurrenteak, hauskorrak, arre-grisaxka kolorekoak mutur ilunekin.
Hanka: Zilindrikoa, sendoa, gogorra, oinarrian mehetua, zurixka-marroixka kolorekoa isla morexkekin,
Haragia: Lodia, trinkoa, hauskorra, zuria. Usain desatseginekoa eta zapore mingotsekoa.[2]
Etimologia: Sarcodon terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du. Squamosus epitetoa berriz latinetik dator, ezkatatsua, latza, esan nahi duen “squamosus” hitzetik. Kapelako ezkatengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan erdipurdiko jangarria, kontsumitzeko eztenak kendu eta egosi egin behar da mingotsa gal dezan.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarcodon imbricatus delakoaren azala ez da egoten hain pitzatua eta bere ezkatak txikiagoak dira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Batez ere pinudietan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Kazakhstan, Txina.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 591 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Sarcodon squamosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.