Steccherinum ochraceum
Steccherinum ochraceum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Steccherinaceae |
Generoa | Steccherinum |
Espeziea | Steccherinum ochraceum Gray, 1821 |
Basionimoa | Hydnum ochraceum |
Steccherinum ochraceum Steccherinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Hydnum ochraceum, Mycoleptodon ochraceum, Mycoleptodon gracilis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Mintzezko-larrukara, borobildua, gero zabaldu-bateratua, edo goiko ertza estu inflexua, edo kaputxa itxuran, tomentuduna, zuria edo zurbila; beheko ertz zuriarekin, ilaunduna azpi-finbriatua.
Eztenak: Erregularrak, lesiniformeak, zuriak, luzangak, krema-okre kolorekoak edo okre antzekoak.
Haragia: Sendoa.[2]
Etimologia: Ochraceum epitetoa, bere koloreagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso talde desberdinetako itxura antzekoa duten onddoak aurki ditzazkegu, identifikatzeko lupaz eta mikroskopioz ondo behatzea eskatzen dute. Steccherinum fimbriatum hurbileko espeziea da, baita Junghuhnia nitida ere.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan. Eroritako adarretan, edo zuhaitzean, koniferoetan eta hostozabaletan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 481 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
- ↑ Steccherinum ochraceum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.