Edukira joan

Stemonitis fusca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stemonitis fusca
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaStemonitales
FamiliaStemonitidaceae
GeneroaStemonitis
Espeziea Stemonitis fusca
Roth, 1787

Stemonitis fusca Stemonitidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Sinonimoak: Stemonitis fusca var. fusca, Clathrus nudus, Stemonitis fasciculata, Stemonitis fusca var. maxima.

Fruktifikazioak: Esporangioen forman, talde handitan elkartuak, zilindrikoak, luzangak (0,7 - 2 cm-ko altuera), harroak, kotoitsuak, hauskorrak (kontaktu txikienean hauts marroi ilun edo bermiloi gorri batean desegiten dira). Gainerako Myxomyceto-ak bezala, bere forma eta kolorea oso aldakorrak dira.

Hanka: Luzea (luzera aldakorra), mehea, zilindrikoa, mintzaduna, marroi iluna edo beltz distiratsua, ile lodi baten itxuran.

Haragia: Ebakitzean txigortu kolorea hartzen duen haragi zuria. Myxomycetoa izanik, esporak ernatu ostean, lehenengo fasea mugikorra du protoplasto amiloidetan oinarritua, protozoo baten antzera mugitzen den plasmodio bat osatuz.[2]

Etimologia: Fusca epitetoa latinetik dator, beltz, goibel esan nahi duen “fuscus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Stemonitis antzekoak: nigrescens eta virginiensis.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan. Hezetasuna baino ez du behar. Oso kosmopolita. Hildako edo degradatutako egur mota guztietan (ateak barne).

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Stemonitis fusca: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]