Albatrellus ovinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albatrellus ovinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaAlbatrellaceae
GeneroaAlbatrellus
Espeziea Albatrellus ovinus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Albatrellus ovinus Albatrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gozoa dute nahasian. Birrineztatuta ere bai.

Sinonimoak: Polyporus ovinus, Albatrellus albidus, Polyporus lutescens, Polyporus limonius, Scutiger ovinus, Caloporus ovinus, Boletus ovinus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Haragitsua, 4 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta deprimitua, ertz irregularki zirkularra. Kapelaren azala leuna, lehorra (pitzatu egin ohi da), kolore aldakorrekoa: zuri-horixka, batzuetan arre-gaztaina kolorekoa edo gris-arrosa, baina inoiz ez berdexka edo laranja kolorekoa.

Himenioa: Poro dekurrenteak, oso txikiak, zuri-krema kolorekoak isla horixkekin.

Tutuak: 4 mm-ko sakonerakoak,

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, apur bat deszentratua, fin-fin belusatua, zuritik beltzaranera doan kolorekoa.

Haragia: Zuri-horixka kolorekoa, biguna, KOH erreaktiboarekin hori kolorea hartzen du. Usaintsu samarrekoa eta zapore leunekoa. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Albatrellus hitza,onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello). Ovinus epitetoa latinetik dator, ardia esan nahi duen "ovis" hitzetik. Ardiek jaten dutelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albatrellus cristatus delakoarekin nahas daiteke, honen kapelaren azalak tonu berdexkak izaten ditu, haragi gogorra eta pagoetan eta hostozabaletan agertzen da. Albatrellus subrubescens espeziearekin ere nahas daiteke, honen kapelaren azalak laranja koloreko tonuak ditu. Albatrellus confluens-ek KOH erreaktiboarekin purpura kolorea ematen du eta zapore mingots samarrekoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Talde oso bateratuetan, kapelak elkartzen. Mendiko koniferoetan (izeia, pinua).

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Brasil.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 314 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega S. A. Barcelona, 549 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Albatrellus ovinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]